Aurtengoan ere ez da aspertzeko astirik izango San Martin jaietan. Udalak ekintzaz beteriko egitaraua prestatu du hilaren 10etik hasi eta 26ra bitartean. Berrikuntza nagusiak paella-jana eta ardo dastaketa ikastaroa badira ere, ohiko haur eta helduen danborrada eta Udal Musika Bandaren kontzertua San Martin Agirre eguneko ekitaldi nagusiak izango dira.

Dantza, musika, antzerkia, kirola eta beste hamaika ekitaldi aurtengo San Martinetan…ongi pasa eta gozatu jaiak!

 

Egitaraua egunez egun:

Irailak 10, osteguna

19:00   ARDO DASTAKETA IKASTAROA Uberako soziedadean Mikel Garaizabalekin. Izena-ematea: 3€, Udaleko kultura zerbitzuan. Informazio gehiago: 943 77 91 59. Eusko Jaurlaritzako HAZIk babestutako ikastaroa.

Irailak 11, ostirala

19:00   Bikote nagusientzako 30.DANTZA SUELTO TXAPELKETA udal pilotalekuan. Moises Aspiazuren oroimenez. Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola.

Irailak 12, larunbata

10:00   BARAZKI, FRUITU eta GAZTA LEHIAKETA eta AZOKA Bergarako alde zaharrean (San Martin plaza, Munibe, Ariznoa plaza eta Monzon plazan).

10:30   Gazta lehiaketa San Martin plazan.

10:30   BERGARAKO ODOLOSTEEN DASTAKETA San Martin plazan.

11:00 – 13:30  Bergarako trikitilariekin KALEJIRA.

12:00   KANTU-JIRA HERRIKOIA Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin.

13:30   Barazki, fruitu eta gazta lehiaketako SARI BANAKETA San Martin plazan.

14:30   Paella-jana Kruz Gallastegi kalean. Txartelak salgai 6,50€an irailaren 7tik 11ra bitartean ondorengo tabernetan: Bule, Pol-Pol, Arrano eta Depor, eta egunean bertan Kruz Gallastegin. (Udalak mahaiak eta bankuak jarriko ditu. Edariak eta kafea norbere kontura).

17:30   GAZTETXOENTZAKO ZEZENTXOAK ETA PONIAK Seminarioko patioan.

18:30  Bergarako Erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsen KALEJIRA, Udal txistulari bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herri lagunak, D.Martinez de Irala, Barrenkale eta San Martin Agirre plaza.

19:30   Bergarako SASKIBALOI TALDEEN AURKEZPENA San Martin plazan.

20:00 – 21:30 eta 23:00 - 01:00 ERROMERIA Obaneuke taldearekin San Martin plazan.

Irailak 13, igandea

09:00   AGERIKO 42.SIMON ARRIETA PINTURA LEHIAKETA, Beart elkarteak antolatua, Bergarako Kultur Etxean. Sari banaketa 14:30ean izango da Udaletxean. Ondoren, aurkeztutako lanen erakusketa zabalduko da Bergarako udaletxean eta ikusgai izango da irailaren 17tik 30era, ondorengo ordutegiarekin:

Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00

Asteburuetan: 12:00-14:00/18:00-21:00

11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00        Haur eta gaztetxoentzako JOLAS PARKEA Seminarioan.

Irailak 15, asteartea

18:30   Gipuzkoa Basket eta Laboral Kutxa Baskonia taldeen saskibaloi partidua Labegaraietako kiroldegian.

19:00   “Ametsen fabrika” gaztetxoentzako ANTZEZLANA Munibe plazan.

22:30   NAGUSIEN DANBORRADAren irteera. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraizkozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Barrenkale, San Martin plaza.

23:30   SAN MARTINEN ERREPRESENTAZIOA Udal Musika Bandaren laguntzarekin San Martin plazan.

00:15  Joselu Anaiak taldearekin ERROMERIA San Martin plazan.

Irailak 16, asteazkena SAN MARTIN AGIRRE EGUNA

08:30   DIANA, Udal Txistulari Bandarekin.

09:00   SOKAMUTURRA, Barrenkale eta San Martin plazan. (16 urtetik beherakoek debekatuta dute sokamuturrean parte hartzea)

11:00   MEZA NAGUSIA San Pedro parrokian.

11:15   KALEJIRA Udal Musika Bandarekin.

11:30   ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA Seminarioan.

12:30   Udal Musika Bandaren KONTZERTUA San Martin plazan.

18:30   HAURREN DANBORRADA. Ibilbidea: Kultura etxea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraizkozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, San Martin plaza.

19:30   HERRIXA DANTZAN Jainaga eta Narbaizarekin San Martin plazan.

22:00   SUZKO ERRUBERAK Agorrosinen.

Irailak 20, igandea

09:00-14:00 Taldekako Bergara Hiria XAKE TXAPELKETA AZKARRA Agorrosinen.

16:30-21:00 Bergara Hiria nazioarteko XAKE TXAPELKETA Agorrosinen.

Irailak 26, larunbata

19:30   BKE futbol taldeen aurkezpena San Martin plazan.

           

 

Arloa: