Agorrosineko konponketa eta garbiketa lanak iraun bitartean, Bergarako kiroldegiko abonatuek Arrasateko kanpoko igerilekuak eta Oñatiko udal kiroldegiko barruko igerilekuak erabili ahal izango dituzte. Lanak irailaren 16an amaitzea aurreikusten da.

 

Agorrosin Ekintza Guneko barruko igerilekuetan egin beharreko egiturazko konponketak direla-eta, abuztuaren 31tik irailaren 16ra estalitako igerileku handia eta txikia itxita egongo dira.

Erabiltzaileei ahalik eta traba txikiena eragiteko, Agorrosineko arduradunak Arrasateko Udalarekin harremanetan daude hango igerilekuak erabili ahal izateko. Interesa dutenek Agorrosingo idazkaritzan galde dezakete eta bertan emango zaizkie argibide guztiek (telf.: 943 77 70 95).

Igerilekuetako konponketen ondorioz, urtero garbiketa lanak egiteko izaten den  astea ere berrantolatu egin behar izan da.  Guztira, garbiketa lanengatik aurten 3 egunez itxiko dira estalitako igerilekuak, irailaren 14tik 16ra.

Horrela, konponketa eta garbiketa lan horien guztien ondorioz eremu bakoitzaren itxiera eta irekiera datak ondorengoak dira:


Berrikuntzak irailetik aurrera

Irailaren 17tik aurrera, fitness aretoan berrikuntzak izango dira. Batetik, aretoa bi zatitan banatuko da eta,  horrela, 75 m2  gehiago erabili ahal izango dira. Bestetik, 4 bizikleta estatiko berri jarriko dira, bihotz-birika jarduerarako makina eliptiko berri bat eta, azkenik, pisu libreko bi eremu antolatuko ditugu, pisu handiko eta osasun ikuspegiko erabiltzaileen premia asetzeko.

Argibide eta informazio gehiago iugarteburu@bergara.eus edota 943 77 70 95 telefonoan.

Arloa: