Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza herriko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen. Aurten ere 2016ko egutegia argitaratzeko horrelaxe egingo da eta, batzordeak, zenbait aukera aztertu eta baloratu ondoren honako gaia proposatzen du aurkeztu beharreko argazkientzat:

Gaia: ZURA

Zuraren edozein alderdi har liteke: zuhaitz bizia edo basoa, zuraren era guztietako aprobetxamenduak…

Argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da: Bergarako herritarren bat…

Kontuan hartu beharreko beste zenbait xehetasun:

  • Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.
  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Aurkezteko epea 2015eko irailaren 25a baino lehen.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak. 

 

Hona hemen 2015eko egutegia ikusgai:

Arloa: