Udalak Arrizuriaga jauregia Errege Mintegiagatik permutatzeko Diputazioaren 1,7M €ko diru laguntza jaso du

• Diputazioak 1.717.000 €ko laguntza eman dio Udalari

• Bergararako, oso pozgarria den albistea da, Udal Gobernuaren iritziz

• Udalak, Arrizuriaga jauregia eta Diputazioako laguntza oso hau emango dio UNEDari Errege Mintegiaren truke

• UNEDak bereak egingo ditu Arrizuriagako obrak Udal Gobernuaren iritziz

 

GARBIKETA ASTEA DELA ETA AGORROSIN ITXITA IRAILAREN 8tik 14ra

Hilaren 8tik 14ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko. Taberna ere itxita egongo da. Harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko, astelehenetik igandera 12etatik 19.00etara.
Aste osoan zehar kanpoko igeritokia ZABALIK egongo da, astegunetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 20:00etara. Sarrera ipintza futbol zelaitik izango da.
Irailaren 14an amaiera emango diogu udako denboraldiari, eta kanpoko jolas igeritokia itxiko dugu.

Kirol jardueretan parte hartzeko izan ematea zabalik

2014/15 kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago.

Irailaren 10ean zozketa egin ondoren, zerrendak Agorrosinen edota ww.agorrosin.net web orrian kontsultatu daitezke eta izena ematen jarraituko ahal da.

Irailaren 17tik 23ra, sustapen astea, aukera izango da jarduerak frogatzeko dohainik, baina beharrezkoa izango da izena ematea.

Irailaren 24tik aurrera, gimnasioko eta igeritokiko ikastaroak martxan jarriko ditugu. Berritasun bezala aipatu daiteke aurten: Crossfit eta Hipo-pilates eskainiko dela.

Agorrosin itxita, 8tik 14ra, kanpo igerilekuak ezik

Hilaren 8tik 14ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko, kanpo igerilekuak ezik.Taberna ere itxita egongo da.

Harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko, astelehenetik igandera 12etatik 19.00etara.

Aste osoan zehar kanpoko igeritokia ZABALIK egongo da, astegunetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 20:00etara. Sarrera Ipintza futbol zelaitik izango da.

IRAILAREN 10EAN KAFEKONPON

Udako etenaldiaren ondoren indarberrituta dator KafeKonpon egitasmoa. Datorren irailaren 10ean, hileko bigarren asteazkena, elkartuko da beti bezala San Joxepeko 2. solairuan arratsaldeko 16:00tik aurrera. Zatoz, ekarri etxetik hondatuta daukazun tresna eta guztion artean, kafe goxoa hartuta konponduko dugu… Dauzkagun gauzei duten balioa emateko… erabili, berrerabili, konpondu eta berriz erabili!!! ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

Gogoratu!! Atera eta bidali argazkiak udal egutegirako, 25an aurretik

• Gaia: URA

• Edozein lekutan ateratakoak, Bergara-rekin loturaren bat eskatzen da

• Irailaren 25erarte epea zabalik

• Aukeratuak ordainduak izango dira

Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2015ko eguteagiari begira, deialdi irekia da.

3an, iraileko lehen eguazteneko azoka Oxirondon, parrillada eta guzti

• Bertako baserriko produktuak seietatik bederatzietara

• Irailean gure ortuak beteen

• 19etan Baratzeko Onenarekin parrillada

Datorren eguaztenean, irailaren 3an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

Orriak