Eskaerak 2015eko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Hiru diru-laguntza mota ematen dira:

1.    Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru-laguntza. (Bergarako euskaltegian ikasten dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).

2.    Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru-laguntza.

3.    UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru-laguntza.

2014-2015 ikasturtean edota 2015eko udan egindako ikastaroengatik diru-laguntza eskaerak 2015eko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Bergarako Udalaren webgunean topatuko daiteke laguntza hauen inguruko informazioa: http://www.bergara.eus/dirulaguntzak_euskara

Zehaztasunak arautegiaren dokumentuan agertzen dira, baina hor agertzen ez den informazio osagarriren bat nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura deitu (943 77 91 66) edo idatzi (euskara@bergara.eus ) daiteke.

 

Arloa: