Udako igerilekuan, ezarritako erabiltzaile kopurua gainditzen denean, hartu beharreko neurriak.

Aurreko astean, uztailaren 17an hain zuzen ere, 90 minututan kanpoko igeritokiko ur esparrua itxi behar izan genuen, 187 lagunetan ezarrita dugun gehienezko erabiltzaile kopurua bete zelako.

Lehengo aldia da adierazitako neurria hartzen dugula, eta jakin badakigu ez dela erabiltzaile askoren gustukoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta segurtasun arrazoiak derrigortzen gaitu.

Suradesa-ren zerbitzuak oporretan

SURADESA-ren zerbitzuak uda garaian

Bergarako udaletxean: Irailera arte oporrak

Arrasateko bulegoa:     zabalik Uztailean eta Abuztuko azken astean

                                       

                                       Debagoieneko Mankomunitatea

                                       Nafarroa etorbidea, 17

                                       Ordutegia: 7:30- 13:00 Tel: 943793399

Merkataritza eta industrietako hondakin bilketen aldaketak uztaila eta abuzturako

Datozen jai egunak direla eta hondakinen bilketa zerbitzuan emango diren aldaketen berri emateko
· Komertzio, jatetxe eta tabernak: bilketa guztien egutegi /ordutegia mantenduko da, Uztailak 25 eta Abuztuak 15, ostirala goizeko kartoi komertzialaren bilketa izan ezik, egun horietan ez da kartoiaren bilketa zerbitzurik emango.

Peoi espezialista 2 frogarako deialdia

OBRA ETA ZERBITZUETAKO BRIGADARAKO, ALDI BATERAKO, ETA TXANDAKAKO KONTRATUAREKIN OBRETAKO PEOI ESPEZIALISTA
KONTRATATZEKO DEIALDIA


2014ko uztailaren 24an egingo den froga praktikoan behean aipatzen diren izangaiak Labegaraietako kiroldegiko sarrera aurrean egon beharko dira adierazten den ordurako:
    

IZEN ABIZENAK                                                        ORDUA/HORA

Orriak