Bergarako Udala-k Or, 2015-09-18 10:42-n bidalia
Agorrosin Kiroldegiari erantsitako taberna-jatetxearen ustiaketa alokairu erregimenean eskaintzen da. Alokairu kontratuak 5 urteko iraupena izango du kontratua izenpetzen denetik kontatzen hasita, eta urtez urte gehienez ere beste 5 urte bete arte luzatuko da.
Eskaintzak aurkezteko epea urriaren 1ean amaituko da eta proposamenak Bergarako Udaleko Bulego Teknikoan aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean.
Eskaintzarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa Baldintzen Pleguan dago zehaztuta. Plegua ikusteko, egin klik hemen.
Arloa: