Zapatua eta domekan bisita gidatuak gure lorategiei. Gonbidatuak zaudete!

 

Gure herriko jardin ederrek ikusteko, Udal Turismo Zerbitzuak bisita gidatuak antolatu ditu zapatu eta domekarako.

Lorategixen bisita zirkuitoa hau izango da: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta eta Espaloioa, buelta hartu eta bidegorritik Laureaga, Usondo, Lizarreta, Irizar eta Errotalde.

Egun bietako irteerak Errekaldetik egingo dira eguerdiko 12etan. Zapatuko bisita euskeraz eta domekakoa erderaz izango dira.

Etor zaitezte, gure jardin ederrekin gozatzera!

 

 

 

Bihar Kirola Kalean eguna herri martxakin burutuko da

Bihar Kirola Kalean eguna dugu.

Hiru esparrutan egingo dira ekintzak

Seminarioan: Eskubaloia, Saskibaloia, Bizikleta eliptikoak, eskalada, kirol egokitua eta txikitxokoa (puzgarriak)

Ibargarain:Boleibol,Badminton, Esku pilota, Bizikleta, irristaketa, hockeya

Udal pilotalekuan:Areto txirrindua, zunba eta goiz osoan zehar Crossfit desafioa.

Eta astea burutzeko, 13:15etan, Herri Martxa "Euskeraz bizi nahi dut " lemapean. Ekarri kamisetak!!!

Ezagutu eta erakutsi gure jardin ederrak bertakoei zein kanpokoei!

  • Bergarako patrimonio ederrenetarikoa osatzen dute jardin historikoek.
  • Hauen artean: Errekalde, Olaso, Mintegia, Untzeta-Arrizuriaga, Espoloia, Moiua-Barrena,  Irizar, Usondo-Laureaga, Lizarreta, Errotalde.
  • Etor larunbat eta igandean bisita gidatuetara, 12etan. Gero ere bisita gidatuak antolatuko ditugu Turismo Zerbitzutik
  • Kontatu herrian daukaguna bertakoei zein kanpokoei.

Udala-UNED Bergara permuta gauzatzeko akordioaren sinadura

Gaur eguerdian sinatu da, UNED Bergara Fundazioaren patronatuaren bileran onartu eta gero, Diputazioren-UNED Fundazioaren eta Bergarako Udalaren  arteko akordioa, non Diputazioak ematen dion Bergarako Udalari 1,7 M€ko dirulaguntza.

 

Akordio berean, Udalak UNED Bergara Fundazioari kopuru hau eta Arrizuriaga jauregia  ematen dio eta honek Errege Seminarioa, horrela permuta gauzatuaz.

Orriak