Labegaraieta auzoko kirolgunea eta bere inguruko aisialdi eremuaren erabilera definitzeko bigarren saioa uztailaren 20an egingo da, Labegaraieta bertan, 18:00etatik aurrera. Bigarren saio honetan, aurreko bileran bildutako ideiak oinarri hartuta, espazioaren berrantolaketarekin jarraituko da. Lehen saioa ekainaren 28an egin zen eta guztira, 40 herritar inguru bertaratu ziren. Kiroldegia eta honen inguruko aisialdi gunea berrantolatzeko aukeren inguruan hausnarketa egin ondoren, ideia eta proposamen ugari irten ziren. Hala, hurrengo asteko bileran ere, herritar, auzotar eta erabiltzaileen partaidetza ezinbestekotzat du Udalak, horregatik, herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen zaie.