Azken urteetako ohiturari jarraituz, 2017ko egutegia herriko argazkiz eta informazioz osatuta kaleratu nahi du Euskara sailak. Hala, deialdi irekia egin da eta irudiak, irailaren 25a bitartean aurkeztu beharko dira, beraz, udako oporraldian bergararrak argazkiak ateratzera animatu nahi ditugu. Aurtengo egutegirako aurkeztu beharreko argazkientzat hautatutako gaia honako hau izango da:

Gaia: Animaliak. Edozein motatako animaliak izan litezke: etxekotuak, basatiak, handiak, txikiak…

Argazkia Bergaran ateratakoa izan beharko da edo, gutxienez, Bergararekin lotutako motiboren bat agertu beharko da bertan: Bergarako herritarren bat, animalia bera Bergarakoa izatea…

 

Bestalde, horretaz gain, honako puntuen berri emango da deialdian.

  • Bergaran jaioa den edo bertan bizi den edozein herritarrek aurkeztu ahal izango ditu argazkiak.

  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20 x 30 cm; 300 ppp (puntuak pulgadako); jpg formatoko artxibo digitala. Artxiboak CD edo USB batean aurkeztuko dira Udaleko Euskara Zerbitzuan.

  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.

  • Argazkilariaren kontu izango da, aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.

  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

Arloa: