webmaster-k Ar, 2025-09-16 18:25-n bidalia
Asteazken honetan, irailak 17, goizean zehar Urteaga kalea berriro trafikoarentzat zabalduko da Bergaran. Hala ere, San Antonioko biribilgunean lanak hasiko dira egun berean, eta horrek trafikoan eraginak izango ditu.
Antzuolatik Bergarara sarrera normaltasunez egin ahalko da, baina ibilgailu astunek irteera bariantetik (GI-636) egin beharko dute. Mintegi eta Artzamendira joateko, ibilgailu arinek San Migel kaletik pasatu eta Urteaga kaletik igo ahalko dute. Ibilgailu astunek, berriz, GI-636 errepidetik sartu eta Urteaga kaletik joan beharko dute.
Lanek bi asteko iraupena izatea aurreikusten da.
Bergarako Udalak eskertzen du herritarren ulermena eta pazientzia, eta gomendatzen du alternatibak aurrez planifikatzea lanek iraun bitartean.