Gurasoek Bergarako gaztelekua ezagutzeko ate irekiak antolatu dituzte

Bergarako Gaztelekuak ate irekiak antolatu ditu gurasoentzat, gaztelekuaren jarduera eta espazioa ezagutzeko aukera eskaintzeko. Ekimen honen helburua da gurasoek bertatik bertara ezagutzea gaztelekuak eskaintzen dituen baliabideak, dinamika eta gazteen parte-hartzea sustatzeko moduak.

Datak eta Ordutegia:
• Urriak 1 (asteazkena), 17:30 - 19:45
• Urriak 8 (asteazkena), 17:30 - 19:45

Ordutegia malgua izango da, gurasoek euren aukeren arabera parte hartu ahal izateko.

Hamargarren urteurreneko ospakizuna handiro ospatu du Bergarako Laboratorium Museoak

“10 urte zientziari ateak zabaltzen” lelopean ospatu du urteurrena museoak. Horixe izan da hasieratik museoaren helburu nagusia: gizarteari eta herritarrei zientziaren unibertsorako ateak parez pare zabaltzea. Zientzia gizarteari hurbiltzea eta gizartea zientzian murgiltzea.

Osintxuko Txuringo tabernaren egokitzapen lanak hasi ditu Bergarako Udalak

Jada hasi dira Osintxuko plazan kokatutako Txuringo taberna eta ondoko lokala egokitzeko lanak. Bergarako Udalak sustatutako proiektu honek auzotarrentzako ezinbesteko zerbitzua eta kohesiorako elkargunea izatea du helburu, eta Osintxu biziberritzeko planaren baitan kokatzen da. Taberna kudeatzeko lizitazioa ere aurki publikatuko da, obren bukaerarekin batera zabaltzen saiatzeko.

Bergarako Udalak Mujika Burdindegia omendu du Ekinola-ren bostgarren edizioan

Ostegun honetan ospatu dira gazteei bideratutako ‘Ekinola’ ekintzailetza jardunaldiak Bergaran, eta, bere bostgarren edizioan, Bergarako Udalak mende bat baino gehiago duen Mujika Burdindegia omendu du, duela mende bat hasi zen proiektuari azken urteetan emandako bultzadagatik.

Orriak