Uztaileko ostiraletan musikaz blaitzeko aukera
Bergarako Udala-k Az, 2024-06-26 16:58-n bidalia
Udan kultur eskaintza oparoa eskaintzen da Bergaran eta uztailean, bereziki, ostiraletako musika emanaldiek dute protagonismoa.
Ohikoa denez, Berumuga musika zikloak musika beltzaren munduko puntako taldeak ekartzen ditu eta aurten ere bide beretik jo du Bergarako Udalak Gaztelupeko hotsak elkartearekin elkarlanean osatutako kartelak.
Espoloian gaueko 22:00etan izango diren kontzertuei hasiera emango diena The Wynntown Marshals talde eskoziarra izango da, datorren asteko lehen ostiralean, uztailak 5.



