Bergarako Udala-k Al, 2024-06-17 12:19-n bidalia
Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2023-2024 ikasturtean edota 2024ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenei.
- Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira. Bestalde, jakinarazten da HABEk ere dirulaguntza ematen duela (2024-05-08an EHAAan argitaratua).
- Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
- UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.
Epeei dagokienez, 2023-2024 ikasturtean edota 2024ko udan egindako ikastaroetarako dirulaguntzen eskariak 2024ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).
Hiru dirulaguntzen inguruko informazio gehiago Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus ) edo Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779