Bergarako Udala-k Al, 2024-06-17 08:45-n bidalia
San Martzial jaia dela eta, bertako ermitan eta inguruko eremuetan udalak mantentze-lanak egin behar izaten ditu azken ordura arte (belarra moztu, guneak txukundu...). Horregatik, kuadrillen guneak zintekin “gordetzeko” dagoen ohitura ezingo da gauzatu datorren ekainaren 28ko 15:00ak baino lehen.
Aurretik dauden edo ordura arte jarriko diren denak kendu egingo dira mantentze lanek eskatzen duten heinean, eta udalak ez du inongo erantzukizunik izango aurretik jarritako “erreserba-zintak” kentzearren.
Gauzak horrela, era berean eskatzen da, herriarena den eremu hau erabiltzerakoan, partekatzeko ahalegina egitea eta besteengan errespetuz jokatzea. Halaber: mahaiak jartzeko lurra aitzurrekin lantzea terrazak eginez debekatua dagoela gogorarazten da.
Azkenik, gogoan izan eremuaren erabilera arduratsua egiteko udaletik emandako oharrak errespetatzea ezinbestekoa eta balio bat dela.