“Bergararren bizimodua hobetzeko” 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du Bergarako udal gobernuak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-12 09:03-n bidalia
Bergarako udal gobernuak 2024rako aurrekontu proiektua aurkeztu du, herria biziberritu eta bergararren bizi baldintzak hobetzen jarraitzeko. Horretarako, 33.120.743 euroko Aurrekontua izango du datorren urtean, eta dagoeneko gobernu taldeak oposizioari aurkeztu dizkio aurreikusita dituen proiektu eta diru partida nagusiak, beraien proposamenak jaso eta aztertzeko helburuarekin. Ondo bidean, 2024rako Aurrekontuak urtarrilean onartzea aurreikusi dute udal gobernuko ordezkariek.
Egunotan banatuko du Bergarako Udalak 2024rako egutegi berria
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-11 10:05-n bidalia
Aurten ere, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta egunotan hasiko dira banatzen.
Banaketa etxe guztietara egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko. Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.
43. Gabonetako Kontzertua
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-11 09:03-n bidalia
Abenduaren 23an Gabonetako kontzertua ospatuko da udal pilotalekuan 20:30etik aurrera.
Sarrerak abenduaren 13tik aurrera jarriko dira salgai hurrengo lekuetan:
• Seminarixoa aretoko txarteldegian (San Martin plaza): abenduaren 13an eta abenduaren 20an 18:00tik 20:00ra bitartean.
• Online: www.seminarixoa.eus webgunetik (abenduaren 13an 18:30an zabalduko da).
Gabonetarako egitaraua aurkeztu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2023-12-05 09:59-n bidalia
Bergarako Udalak lursailak erosi, eta, lehen aldiz, elikagaien ekoizpenera bideratzekoak ere eskuratu nahi ditu
Bergarako Udala-k Al, 2023-12-04 14:06-n bidalia
2012an onartutako ‘Biodibertsitatearen aldeko konpromisoa’ egikaritzeko hainbat proiektu eraman ditu Bergarako Udalak azken urteetan, lur eremuak erosi eta bertako espezieak landatzea, esaterako. Orain, berriz, haratago joan nahi du Udalak, eta, lehen aldiz, elikagaien ekoizpenera bideratzeko lursailak erosiko ditu.