Bergarako Udala-k Ar, 2024-06-25 11:07-n bidalia
Ibargarai eta San Antonio lotzen dituen bide zatian bidegorri zati berri baten obrak direla eta, erreil bat guztiz moztuta egongo obra iraun bitartean (4 hilabeteko aurreikuspena). Itxita egongo den noranzkoa herri barrurakoa da, beraz asteartetik aurrera (hilak 25), Antzuolatik etortzen diren autobusak bariantetik joan beharko dira eta geltoki nagusian gelditu beharko dira.
Itxitako erreila herri barrurakoa denez, “by pass” modukoa egongo da Mintegi kaletik igota, palmerako biribilgunera joan beharko direlarik Antzuolatik Bergararuntz sartzen diren ibilgailuak, 20 tonako mugarekin (20 tona baino gehiagokoak debekatuta izango dute pasatzea). Dena seinaleztatuta egongo da eta udaltzaingoaren presentzia indartuko da.