Bergarako Udalak Eusko Jaurlaritzari egindako errekurtsoaren aldeko ebazpena jaso du, Valogreene Paper S.L.ri emandako ingurumen-baimenagatik

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Bergarako Udalari Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2022ko ekainaren 3ko Aginduaren aurrean. Bertan, Valogreene Paper SL enpresak Larramendi industrialdean sustatutako kareharrizko materiala ekoizteko instalazioari baimena ematen zion Jaurlaritzak.

Bakardadearen aurkako proiektu bateratua abian Debagoienean

Eskualdeko herriek dituzten erronka eta ardurak kontuan hartuta, Debagoieneko udal ordezkari politiko eta teknikoek “aukera gabeko bakardadea” izan dute hizpide, eta egoerari modu bateratuan erantzuteko proiektu berritzailea abiatu dute: “Debagoiena ehuntzen: Bakardadearen korapiloa askatu”.

Elkarlan honen lehen emaitzetako bat izan da 147.600 euroko diru laguntza eskuratzea, proiektuaren garapena ahalbidetzeko. Helburu nagusia da bakardade sentimendua pairatzen duten herritarrengana iristea eta bailarako gizarte osoaren inplikazioa lortzea.

Bergarako Udalak datozen bost urteetarako kirol politika berria onartu du

Asteleheneko osoko bilkuran 2030 urtera arteko Jarduera Fisikoa eta Kirolaren arloko Plan Estrategikoa onartu du Bergarako Udalak, herriko jarduera fisikoa eta kirolaren arloko ibilbide orria ezarriko duen dokumentua. Plan hau aurreko bi plan estrategikoen jarraipena da, baina berritasun ugari dakartza egungo testuinguruari erantzuteko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Bergarako Udalak ‘babesgune klimatikoak’ martxan jarriko ditu udako bero-boladetan bergararrak babesteko

Bergarako Udalak, herriko farmaziekin eta osasun etxearekin elkarlanean, Babesgune Klimatikoak izeneko ekimena aurkeztu du, klima aldaketaren eraginez gero eta ohikoagoak diren bero bolada muturrei aurre egiteko. Ekimen honen helburu nagusia bergararren ongizatea eta osasuna bermatzea da, bereziki haurrak, adinekoak eta osasun arazoak dituzten pertsonak babesteko.

Maiatzaren 30ean izango da Bergarako Emakumeen Txokoaren laugarren saioa

Bergarako Txoko Feminista sortzeko prozesuak laugarren saioa egingo du maiatzaren 30ean. Oraingoan, eztabaidagai izango da zein gobernantza eta partaidetza eredu nahi den etorkizuneko etxerako. Saioa maiatzaren 30ean izango da, ostirala, 18:00etatik 20:30era, Udaletxeko Pleno Aretoan.

Abian da aurtengo Pentekoste jaietako hainbat ekintzetan izena emateko epea

Abian da aurtengo Pentekoste jaietako hainbat ekintzetan izena emateko epea.
Informazio guztia hemen:

· Ihes Gela: https://bergara.eus/eu/node/20625
· Mokoloblok: https://bergara.eus/eu/node/20624
· Bakailao Lehiaketa: https://bergara.eus/eu/node/20620

Ekintza hauetan parte hartu nahi dutenek ekainaren 1a baino lehen eman beharko dute izena. Lekuak mugatuak dira, beraz, gomendagarria da izena lehenbailehen ematea.

Orriak