Bergarako Emakumeen Txokoaren hirugarren saioa maiatzaren 24ean izango da

Bergarako Udalak Emakumeen Txokoaren sorkuntza prozesuaren hirugarren saioa antolatu du datorren maiatzaren 24an, larunbatean, 10:00etatik 13:30era, Udaletxeko pleno aretoan.

Oraingo honetan, “Gure txokoa Arrizurriagan” izango da saioaren izenburua, eta helburua izango da Arrizuriaga jauregia bisitatu eta proiektua bertan nola kokatu pentsatzea. Saio hau gogoeta fasearen atal berri bat da, eta emakumeen partehartzea funtsezkoa izango da espazio honen definizioan.

Bergara Kirolak-ek kiroldegiko txartelak mugikorrean gordetzeko aukera eskainiko du

Bergarako Udalak bat egingo du Eusko Jaurlaritzaren ‘NIK Patrika Digitala’ aplikazioarekin, erabiltzaileei erraztasun gehiago eskainiz. Horri esker, Agorrosin eta Labegaraietako kiroldegietako abonatuek sartzeko txartel digitala deskargatu eta euren sakeleko telefonoan eraman ahalko dute.

Gainera, aplikazioaren bidez, instalazioen erreserbak, abonu altak eta bestelako kudeaketak modu eroso eta azkarrean egin ahal izango dituzte. NIK Patrika Digitala aplikazioak euskal erakunde publikoek emandako beste txartel batzuk ere gordetzeko aukera ematen du.

Tabakoaren kontsumoaren inguruko liburu bat eta sentsibilizazio kanpaina aurkeztu ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udalak maiatzaren 31n ospatuko den “Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna”ren harira sentsibilizazio kanpaina eta "KRIXKITIN ETA ERRALDOIEK AIRE GARBIA ARNASTU ZUTENEKOA" liburua aurkeztu ditu. Bi ekimen hauen helburua da tabakoaren kontsumoaren inguruko kontzientziazioa areagotzea eta prebentzio mezua zabaltzea, batez ere haur eta familien artean.

Bergarako Udalak Adineko Pertsonen Kontseilua ospatuko du maiatzaren 29an

Bergarako Udalak datorren maiatzaren 29an, asteartea, Adineko Pertsonen Kontseilua ospatuko du Udaletxeko pleno aretoan, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Ekitaldi hau udalerriko adinekoen partaidetza sustatzeko espazio garrantzitsua da.

Kontseiluaren bileran hainbat gai landuko dira, besteak beste, Belaunaldien arteko egunaren memoria eta Bakardade eta Bizikidetza alternatiba lantaldeen lana aurkeztea. Halaber, urriaren 1ean ospatuko den Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna izango dira mahai gainean.

“Appa Hi!” aplikazioa, Bergarako hika modu ludikoan praktikatzeko/ikasteko aukera

Bergarako Udalak eta Badihardugu elkarteak hitzarmena sinatu dute Bergarako hitanoaren atala “Appa Hi” aplikazioan erabilgarri jartzeko. Gainera, hika sustatzeko asmoz, Euskaraldiarekin HIKALDIA ere bultzatu izan du Bergarako Udalak azkeneko bi ekitaldietan.

Garai batean hika kalean eta etxean hitz egiten ikasten zen, baina gaur egun transmisio hori neurri handian etenda dago Bergaran, eta etxean eta lagun artean hizkera mota hori berez jaso ez dutenei erreminta bat eskaini nahi die Bergarako Udalak.

Laboratorium Museoak Bergarako historia jasotzen duen ‘Historium’ karta-jokoa aurkeztu du

Laboratorium Museoa zientzia eta gizarte museoa den heinean, “museoak etorkizuna eraikitzeko bitartekari aktiboak” ere badirela aldarrikatu du Rosa Errazkin museoko zuzendariak. Zientzia gizarteratzeko eta gizartea zientzian murgiltzeko zubiak dira museoak, ezagutza eskuragarria eta partekatua sustatuz.

Orriak