Bergara dantzan murgilduko da Dantzaren Egunean maiatzaren 25ean
webmaster-k Or, 2025-05-16 09:34-n bidalia
Maiatzaren 25ean, igandea, Bergara mugimendu, musika eta alaitasunez beteko da Bergarako Dantzaren Eguna ospatzeko. Taupa Dantza Taldea, Camden Dance Studio, Moises Azpiazu Dantza Taldea eta Bergarako Musika Eskolarekin lankidetzan antolatutako ekitaldia izango da hau, eta lehen aldiz ospatuko da.
Ibilbidea 11:30ean Laboratorium Museoaren hasiko da, dantza ikuskizunez osatutako jardunaldiari hasiera emanez. Ekitaldiak 12:15ean Ariznoa Plazan (epaitegien aurrean) jarraituko du, eta 13:00etan San Martin Plazan amaituko da, partehartzaile guztiak azken emanaldirako elkartuz.
‘Dantzatzea, Oinekin amestea’ izango da Pentekosteetako kartela osatuko duen irudia
webmaster-k Og, 2025-05-15 11:18-n bidalia
Ander Barrusoren "Dantzatzea, oinekin amestea" izendatu dute Bergarako 2025eko Pentekoste Jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lehiaketak herritarren parte-hartze zabala izan du, guztira 444 bozka jaso direlarik. Herritarrek maiatzaren 9tik 12ra bitartean bozkatu ahal izan dute, eta lehiaketa honek beste behin ere herritarren interesa piztu du, eta parte-hartzaileek beren sormenarekin jaiak iragartzeko aukera izan dute.
Martxan da Mugiment Pausu Erronka
webmaster-k Og, 2025-05-15 09:26-n bidalia
Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean ospatuko da Mugiment Pausu Erronka, EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala. Helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.
Emakumeen ahalduntzea eta ingurumenaren zaintza aztertuko dituzte maiatzaren 22an Irizar Jauregian
webmaster-k Ar, 2025-05-13 12:49-n bidalia
Bergarako Udalak ‘Valogreene auziaren’ epaia errekurritu du, bergararren interes orokorra babesteko helburuarekin
webmaster-k Ar, 2025-05-13 12:03-n bidalia
Bergarako Udalak apelazio-errekurtsoa aurkeztu du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. Zenbakiko Epaitegiak emandako 73/2025 zenbakiko epaiaren aurka. Epai horrek Greene Waste To Energy S.L. enpresak udal ebazpen batzuen aurka aurkeztutako errekurtsoa onartu zuen. Udalak uste du epaia ez datorrela bat zuzenbidearekin, eta horregatik erabaki du errekurtsoa aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelan.
Helduentzako udako kirol eskaintza eskainiko du Bergarako Udalak Agorrosinen
webmaster-k Ar, 2025-05-13 07:55-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- hurrengoa ›
- azkena »