webmaster-k Az, 2025-12-10 10:22-n bidalia
Bergarako Udalak Gabonetan zehar jarduera eta ekintza bereziak prestatu ditu haur, nerabe eta beraien familientzat. Hona hemen egitarauaren puntu nagusiak:
· Abenduak 22: Laboratorium Sekretua online lehiaketa. Parte hartzea doakoa da eta izena ematea beharrezkoa da (943 76 90 03 // laboratorium@bergara.eus). Informazio gehiago: https://laboratorium-sekretua.eus.
· Abenduak 26-27-28-29: Eskulan tailerrak 5-12 urte bitarteko haurrentzat (Oxirondo ludoteka, 11:00-13:00). Doan, izen-ematerik gabe.
· Abenduak 26-27-28: Ur jolasak guraso eta 8 urtetik beherako haurrentzat (Agorrosingo igeritoki txikia, 17:00). Doan.
· Abenduak 29: Historium karta jolasaren lehiaketa (Laboratorium Museoa, 11:00-12:00). Doan, izena emateko 943 76 90 03.
· Abenduak 30 eta Urtarrilak 5: Sormen dantza tailerra Oihane Vicenterekin, 8-12 urte bitarteko gazteentzat (Ludoteka). Izena emateko epea: urtarrilak 2-4 - https://bergara.eus/eu/node/21211
· Urtarrilak 2-3-4: Gabonetako jolas parkea, adin guztientzat (Labegaraieta kiroldegia, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00). Doan.
· Urtarrilak 4: Pulcinella Txio-txinela ikuskizuna, Zurrunka Teatro taldearekin (San Martin plaza, 12:30; euriarekin Seminarixoan). Doan.

