Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak 'Bergara Plaza – Ongizatearen Plaza' antolatuko dute urtarrilaren 15 eta 16an Bergarako Seminarixoan. 

Ongizatea ez da soilik osasuna; bizi-kalitatea, berdintasuna, ingurune berdea eta zaintza kolektiboa ere bada. Horri buruz hitz egiteko, bi eguneko programa zabala prestatu da:

OSTEGUNA, urtarrilak 15

  • 10:00 – 11:30: Adinberri Kirola – Iñigo Vicens (prestatzaile fisikoa), Nahia Zeziaga (nutrizionista) eta Raquel Rodríguez (mindfulness aditua).
  • 11:30 – 13:00: Elikadura Osasuntsua – Jakoba Errekondoren solasaldia eta tailerra Joseba Errekondoren eskutik.
  • 17:00 – 18:00: Altxa Burua – Teknologiaren erabilera egokia sustatzeko topaketa.
  • 18:00 – 19:00: Osasun Mentala Mintzagai – Gurutz Linazasoro (neurologoa) eta gonbidatu berezia; moderatzailea Aizpea Goenaga.

OSTIRALA, urtarrilak 16

  • 10:00 – 12:00: Adinberriren Eskutik: Debagoiena Ehundu – Bakardadeari aurre egiteko ekimenaren aurkezpena.
  • 12:00 – 13:00: Podcasta Zuzenean – Why Not Fundazioarekin, osasun mentala eta adinekoen zaintza gaiak.
  • 17:00 – 19:30: Zine Zikloa: How to Have Sex (Molly Manning Walker), aurkezpena Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategia) eta solasaldia Bergarako Zine Forumarekin.
  • 19:30 – 20:00: Musika saioa eta Pintxo-Potea Bergara Ongizatearen Plazan.