Bilbon gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak
webmaster-k Or, 2025-05-30 15:22-n bidalia
Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta Martxanterak talde feministak deituta, ekainaren 1ean, igande honetan, 20:00etan, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.
Bergarako Udala, Valogreene enpresaren inguruko epaiaren harira: “Epaitegiak arrazoia eman digu herritarren osasuna eta interes orokorra defendatzeagatik”
webmaster-k Og, 2025-05-29 13:11-n bidalia
EAEko Auzitegi Nagusiak Valogreene Paper S.L. enpresari Eusko Jaurlaritzak emandako ingurumen baimen integratua baliogabetu izana “oso positibotzat” jo du Bergarako Udalak. Prentsaurreko bidez, Gorka Artola alkateak ostegun honetan azaldu duenez, epaiak berretsi du Bergarako Udalak hasieratik defendatutako jarrera: Valogreene enpresaren proiektuak ez zuela bat egiten udal planeamenduarekin, eta industria jardueratzat mozorrotu nahi izan zen egitasmoa, benetan, hondakinak errausteko jarduera bat zela.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- hurrengoa ›
- azkena »