Lurzoru eta Hirigintzaren Legeak 11. artikuluan ezartzen duenaren arabera, “hiri-lurzoru gisa sailkatuko dira eraldatuak izan diren eta lehendik dagoen hiri-bilbean –sailkapena egiten duen plan orokorrak bere egiten duen neurrian– sartuta dauden edo sar daitezkeen lursailak," eta horretarako, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • a) Gutxienez, hornigai hau edukitzea: ibilgailuentzako sarbidea –bide zolatuz egina eta benetan herritarrek erabiltzeko modukoa–; ur-hornidura; urak husteko sarea; eta behe-tentsioko energia elektrikoko hornidura. Hornidura horien tamaina, emaria, ahalmena eta tentsioa, berriz, zerbitzu egokia emateko adinakoak izan beharko dira, bai lehendik dauden eraikinetarako, bai hirigintza-antolamenduan eraikitzeko aurreikusita daudenetarako.
  • b) Aurreko paragrafoan aipatutako zerbitzuetako batzuk ez eduki arren ere, lursailek euren antolamendua finkatuta izango dute baldin eta bertako eremu eraikigarrien bi heren edo gehiago eraikinek betetzen badituzte.

Hiri-lurzoru gisa sailkatutako lursailen artean, honako kategoriak bereiziko dira:

  • a) Hiri-lurzoru finkatua. Hemen daude lursail urbanizatuak edo orubeak direnak.
  • b) Hiri-lurzoru finkatugabea. Hemen sartzen dira urbanizazio finkaturik gabeko lursailak eta baita, lehendik dagoenarekin alderatuta, eraikigarritasun haztatu handiagoa izendatzen zaien lursailak ere.

Plan Orokorrak, hiri-lurzoru finkatu gisa sailkatutako lurzoruan, honako areak mugarritzen ditu:

1.- Bizitegi-areak eta bizitegi-erabilerari lotutako dotazio-areak: Honako areak dira:

A-4 areako EU-4.1 unitatea, A8 A-9, A-11, A-12, A-16a, A-17, A-19, A-20, A-20a, A-21, A-22a, A-24a, Hirigune Historikoko area (honakoak hartzen ditu barne: A-26, A-31, A-32, A-33, A-22b, A-30b eta A-37b), A-27 area, A-28, A-29, A-30a, A-34, A-35, A-36, A-37a, A-38, A-40a, A-45 (Osintxu), A-47 (Angiozar), A-49a (Ubera), eta A-53 (aurrez S-7 izandakoa).

2.- Jarduera Ekonomikoetarako areak: Honako areak dira:

A-5, A-13, A-14, A-40b, A-41, A-42 areako EU-42.1 unitatea, A-43 areako EU-43.1 unitatea, A-44, A-46, A-48, A-49b (Uberako industrialdea), A-51 (lehen S-2 izandakoaren zati bat), A-55 (lehen S-10 izandakoaa, Aribar aldea), A-57 (lehen S-10 izandakoa, Lacor-Torunsako bidegurutzetik hasita), eta A- 58 (lehen S-11 izandakoa).

3.- Ekipamenduko areak: Honako areak dira:

A-23 (Mariaren Lagundiaren komentua), A-25 (Mizpirualde zaharren egoitza, eta euskaltegia), A-39 (Matxiategiko asistentzia- eta eskola-ekipamenduetarako area), A-52 (Labegaraietako kirol-eremua).

4.- Hiri-lurzoruko parkeak: Hirigune Historikoaren eremuan daudenak kenduta, hiri-lurzoruko gainontzeko parkeak sartzen dira:

Artzamendiko parkea, Arrizuriaga parkea, eta Hirigune Historikotik kanpo gelditzen den Errotalde parkearen zatia.

Plan Orokorrak, hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatutako lurzoruan, honako areak mugarritzen ditu:

1.- Bizitegi-areak eta bizitegi-erabilerari lotutako dotazio-areak: Honako areak dira:

A-4 areako EU-4.2 unitatea, A-10, A-16b, A-18, A-24b, A-24c, A-29.

2.- Jarduera Ekonomikoetarako areak: Honako areak dira:

A-1, A-2, A-3, A-42 areako EU-42.2 unitatea, A-43 areako EU-43.2 unitatea, A-50 (lehen S-1 izandakoa), A-54 (lehen S-9 izandakoa), A-56 (lehen S-10 izandakoa, Elgetarako errepidearen eskubialdea, Lacor-Torunsako bidegurutzeraino).

Eta azkenik, hiri-lurzoru gisa mugarritutakoaren barruan, era berean, Sistema Orokorrek udalerrian betetzen dituzten lur-zatiak sartzen dira, hala nola, hirigunea zeharkatzerakoan Deba ibaiaren ibilgu publikoari dagokiona —nahiz eta horren azalera ez sartu guztia zenbatzerakoan—.

Hona hemen azalerak, erabileren arabera zerrendatuta:

Bizitegi-erabilera duen hirilurzorua, eta bizitegi-erabilerari lotutako dotazio-erabilera duena 72,973 Ha
Jarduera ekonomikoetako erabilera duen hiri-lurzorua 127,721 Ha
Ekipamendutarako hiri-lurzorua 15,051 Ha
Hiri-parkeetarako hiri-lurzorua 4,749 Ha
Hiri-lurzorua, guztira 220,494 Ha

Guztizko hori hartu eta, horri, hiri-lurzoruan dauden ibilgu publikoaren zein bideen Sistema Orokorren lurzorua gehitzen badiogu, hiri-lurzoruko azalera, guztira, 230,225 hektareakoa izango da.

Hirigintza