Badugu Pentekosteak iragarriko dituen kartela!
ogarro-k Ar, 2014-05-20 11:47-n bidalia
ogarro-k Ar, 2014-05-20 11:47-n bidalia
ogarro-k Al, 2014-05-19 13:24-n bidalia
Haur eta gurasoentzako aisialdi gunearen azken saioan adostu genuen bezala, prozesua aurrera doa eta bilera berriak ditugu bihar, maiatzak 20 asteartea.
ogarro-k Al, 2014-05-19 09:49-n bidalia
Astean behin taldeka lanean jarduten duen AUZOKO ezagutzera emateko jai berezia antolatu da maiatzaren 24rako.
ogarro-k Or, 2014-05-16 11:06-n bidalia
Gero eta gertuago ditugu Pentekoste jaiak eta baita egun horietako herri bazkaria ere.
Otordu horretan parte hartu nahi dutenek datorren asteko ostegunean, maiatzaren 22an erosi ahal izango dituzte txartelak, arratsaldeko 18:00etan, kulturetxean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 txartel hartu ahal izango ditu.
ogarro-k Og, 2014-05-15 11:41-n bidalia
Pentekoste jaiak, San Martzial eta beste jai ugari datozkigu hurrengo hilabeteetan, guztiekin ere ederto gozatzeko.
Pentekoste jaietan Udalak txosna jarriko du San Martin Agirre plazan eta Bergarako edozein elkarte, entitate edo taldek ustiatu ahal izango du. Horretarako maiatzaren 23a baino lehen eskaria aurkeztu beharko du udaletxean. Eskaeren arteko zozketa maiatzaren 23an bertan egingo da Udaleko Idazkaritzan.
ogarro-k Og, 2014-05-15 10:35-n bidalia
Udaberrian bete-betean sartuta eta udarako bidean gauden garaian, herriko hainbat lorategi eta berdegunetan sasoiko landareak jarriko ditu Bergarako Udalaren lorezaintza zerbitzuak.
Gure udalerria apainduko duten loreen artean sasoiko 25 landare mota izango dira, besteak beste begoniak, salvia, zinnia, scaveola, ageratum, berbena, santivalia, cineraria edota gaura.
Guztira 300 metro karratuko azalera landatuko dira eta horretarako 6.795 euro bideratu ditu Udalak.
ogarro-k Og, 2014-05-15 10:09-n bidalia
Kutxazain automatikoak lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasaren 2104ko epea maiatzaren 16tik uztailaren 16a bitartekoa izango da.
Erreziboak helbideratuta dituztenei uztailaren 16an zordunduko zaizkie tasa, baimendutako finantza erakunde eta kontu korrontean.
ogarro-k Az, 2014-05-14 12:03-n bidalia
Bergarako Udalak herriguneko leiho eta balkoiak apaintzeko lehenengo lehiaketa antolatu du
Deialdi honen helburua balkoiak eta leihoak zaintzea eta hauek apaintzen jarraitzeko ohitura berreskuratzea da, baita ere apainketak ingurugiroari eta herriaren itxurari ekartzen dizkion onurak balioan jartzea.
Lehiaketan Bergaran dauden etxebizitzen jabe edo errentariek parte hartu dezakete. Leiho eta balkoi hauek apainduta egoteaz gain ezin diote inolako arriskurik sortu oinezkoei.