Bergarako Udalak, aho batez, sinatutako 

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 

Bergarako Udalak  Candy-Hoover enpresan izan diren azken gertakarien harira elkartasuna adierazi nahi die bertako langile guztiei eta haien familia eta hurbilekoei. 


Bizi izaten ari garen krisi luze eta sakonaren ondorioz Bergarako ehun industriala jasaten ari den galeragatik dugun kezka ere adierazi nahi dugu: lanpostuen galera, eroste ahalmena galera, lan prekarietatea, enpresen deslokalizazioa... eta abarrek inguratzen gaituzte. Candy-Hooverreko itxierak, zuzeneko kaltetuez gain, herriaren ehun ekonomikoari egundoko kolpea emango dio. 


Egoera honetan irudikatzea zaila den arren, etorkizun hobeago baten alde lanean jarraituko dugu. Datozen egunetan afektatu eta eragileekin batera dauden aukerak aztertzeko ahalegina egingo dugu. 

 

Bergarako Udalbatza