Abenduaren 17an, Bergaran alokairu soziala bultzatzeko bilera informatiboak
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 11:05-n bidalia
Udalak martxan jarri duen Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa ezagutzera emateko bilera informatiboak antolatu dira abenduaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Etxea alokairuan eman edo hartu nahi izanez gero, Bergarako Udalak alokairu soziala bultzatzeko osatu duten programaren nondik norakoa ezagutzea nahi dutenei zuzenduak dira bilera informatibo hauek.


