komunikazioa-k Ar, 2014-11-04 09:53-n bidalia
Datorren ostegunean, azaroaren 6an, 19:00retan, Irizarren “Deba ibaiaren etorkizuna” aztertuko duten hitzaldia eta proiekzioa eskeiniko dira, ordu eta laurden iraungo duen ekitaldian. Euskera eta erdara erabiliko direnez, itzulpen zerbitzua eskeiniko da.
Programa
1 –Proiekzioa: “Ura Deba ibarrean” dokumentalaren aurkezpena, Lexeia Larrañaga bergararraren eskutik (AVIS produkzioak).
2 – Hitzaldia: Deba Ibaiaren Etorkizuna. Bi hizlari izango ditugu, Jorge Gonzalez eta Arturo Elosegi, bakoitzak ibai ekosistemen bere ikuspegia emango du. Jorge Gonzalez
Ondoren, bakoitzari proposatuko zaio Deba ibaia hobetzen jarraitzeko 3 neurri zehatz gomendatzeko.
Azkenik, parte hartzeko aukera izango dute bertaratu diren herritarrek.
Oharra: Itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Informazio gehiago jakin nahi izan ezkero jarraitu link honi: po11-04_deba_ibaiaren_etorkizuna.docx
 
							 
							
