Baserritarrek, Lehen Eguazteneko Azokarekin, izan duten harrera ikusita, eguaztenero  txandaka, plazara etortzea erabaki dute, beraien produktu freskuak eskaintzera.

Eguaztenero txandaka etorriko dira, 18retatik 20:30etara, eta behintzat bi izango dira eguaztenero postua zabalduko dutenak, bakoitzak bere ortuek sasoi horretan ematen duen uzta eskainiaz.

Horrekin batera, Lehen Eguaztenetan jarduera honetan parte hartzen duten guztiak etorriko dira, eta udalarekin batera, zenbait ekimen antolatuko dituzte, guztia erakargarriago izan dadin.

Lehen Eguazten honetan, azaroaren 5ean,  azokaren inguruan antolatu diren ekimenak hauek dira: udazkenaren inguruko erakusketa, haurrentzako eskulanak Jardunekoen laguntzarekin eta, sasoiko produktuekin egindako pintxoak Eruan-en eskutik.