"Bergaran ere Euskaraz Gara", Udalerri Euskaldunen eguna zapatuan, Tolosan
ogarro-k Ar, 2014-06-10 17:28-n bidalia
ogarro-k Ar, 2014-06-10 17:28-n bidalia
ogarro-k Ar, 2014-06-10 11:38-n bidalia
Ekainaren 14an, zapatua, egingo da Koldo Eleizalde euskarazko literatur sarien banaketa, Udal pilotalekuan, 12:00etan.
Aurtengoa ere edizio jendetsua izan da, lehiaketa honek ohi duen bezala, eta guztira 405 lan aurkeztu dira: 251 ipuin idatzi, 13 bertso, 41 komiki eta 100 kontaketa edo/eta intrepretazio (ipun kontaketa, antzerkia eta umorezko pasadizoak aurkitzen dira kategoria honen baitan).
ogarro-k Og, 2014-06-05 13:43-n bidalia
ogarro-k Og, 2014-06-05 11:30-n bidalia
Ekainaren 4an egin zen lehen aldiz hileko Lehen Eguazteneko Baserritar Azoka Oxirondon.
Ekimenak harrera ona izan zuen eta bertaratu zirenek gustura ikusi eta erosi zuten bertoko produktua. Hilero, lehen eguaztenetan egingo da azoka hau.
Atzo Euskal Herria Zuzenean programatik ere etorri ziren Oxirondoko hileko "Lehen Eguazteneko Azoka" ezagutzera.
Ikusi bideoa 46. minututik aurrera.
ogarro-k Og, 2014-06-05 10:29-n bidalia
iugarteburu-k Az, 2014-06-04 09:07-n bidalia
3X3 SASKIBALOI TXAPELKETARAKO INSKRIPZIOA, VII. SORALUCE S. COOP. LA CAIXA 2013 SARIA
Non: Bergarako San Martin Agirre plazan
Noiz: 2014ko ekainaren 21an 10:00etan infantilak eta kadeteak eta 16:00etan juniorrak eta senior guztiak. Ekainaren 22an gainontzeko kategoria guztiak, 10:00etatik aurrera
Senior Debagoiena, Junior eta Kadete mailetan sailkatzen diren lehen talde bergararrek afari bat izango dute, baldin eta irabazleak ez badira
Inskripzioa egiteko epea ekainaren 18an bukatuko da.
iugarteburu-k Ar, 2014-06-03 09:13-n bidalia
Udako denboraldiaren hasiera.
Ekainaren 13an, ostirala, Agorrosingo kanpoko igerilekua irekiko dugu.
Egunero zabalik, 10:00etatik 20:30etara.
Errespetatu arauak eta disfrutatu!
iugarteburu-k Ar, 2014-06-03 09:05-n bidalia
Pentekostes jaiak direla eta, ekainaren 7tik 10era, biak bane, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da.
Barkatu eragozpenak