Koreografia ikastaroa, euskal dantzetan oinarrituta
komunikazioa-k Ar, 2014-10-21 11:44-n bidalia
Euskal dantzetan oinarrituta, gazte edota helduek, koreografiak ikasteko aukera edukiko dute Bergaran. Ikastaroak Edu Muruamendiarazen aholkularitza izango du eta ostiraletan, 18etatik 19:30etara, emango da.
Gaur egun bizi garen mundu digitalak, ikus entzunaren garrantzia handiagotu egiten du eta koreografiak, egunetik egunera, paper indartsuagoa du edozein espektakulotan.
Euskal dantzan oinarritutako koreografia ikastaro honek, lotu egiten du euskal erritmoa baliabide tekniko eta grafiko aurreratuenekin, irudi erakargarriak sortzeko lanabesak erakutsiaz.

