Nolako hondakinak, halako bilketa sistema

Hondakin bilketa sistema egokiena aukeratzeko ezinbestekoa da sortzen ditugun hondakinak nola osatzen diren jakitea horrela soilik baloratu ahalko baititugu bilketaren emaitzak.

Egun, sortzen ditugun hondakinen %90 inguru gaika sailkatzeko moduakoa da. Horrek esan nahi du gaika egokiro bereiziz eta bilduz gero, bilketak %90era hurbildu behar lukeela.

Baina gure gizarteko datuak honelakoetatik oso urrun daude: 2011 urtean etxeko hondakinen Gipuzkoa osoko gaikako bilketa maila %25ekoa izan zen eta material birziklagarri gehiena zabortegietan alferrik galdu zen.

Atez Ateko bilketa eta 5. edukiontzia alderatuta

Beraz, argi dago bilketa egiteko erak eragin zuzena duela gaikako bilketa tasan.

Gure inguruan hondakinak era selektiboan biltzeko iniziatiba eta sistema desberdinak aurki genitzake, ezagunenak dira atez atekoa eta 5. edukiontzia edo edukiontzi marroia deritzona. Bi kasuetan hondakin organikoak bereizita biltzera zuzenduak.

Bi sistema hauen arteko aldea, ordea, efektibitate ikuspuntutik begiratuta, guztiz muturrekoa da: Atez atekoarekin hondakinen %80-90 inguru selektiboki biltzen den bitartean 5. edukiontziarekin proportzio hau %30 ingurukoa da. Zergatik? Oso erraza: 5. kontenedorea ez delako apenas erabiltzen.

Taula

Azpiko diapositibetan beste zenbait datu:

 

Zergatik lortzen dira hain emaitza onak?

  • Norbere ardura: Gure kontsumo ohiturengan ere eragiten du sistema honek eta hondakin gutxiago sortzen ikasten dugu.
  • Ezin da kutsatu: Hondakinak nahastea debekatuta dago, zaborrik ez sortzeko.
  • Bilketa puntua hurbil: Hondakinak kaleratzea errazteko herritarrek beren etxebizitzetatik gertu dauzkate bilketa guneak.
  • Guztion ahalegina, guztion onura: Sistemak ez die herritar batzuei bakarrik eragiten, guztioi baizik. Honela, "auzolanean" gure ingurumena hobetzeko ekarpentxoa egiten dugu guztiok.