Europar Batasuna

Ingurumena eta herritarren osasuna zaintzeko, Europar Batasunak hondakinak gutxitzearen aldeko apustua egin du bere kudeaketarako. Horregatik berebiziko garrantzizkotzat jo ditu prebentzioa, berrerabilpena eta birziklapena. Horren erakusgarri dira bai legedi berria bai etorkizunerako onartu dituen planak. Ezagut itzazu:

  • Europar Batasunaren eta Kontseiluaren 2008ko azaroaren 19ko 2008/98/CE Direktiba hondakinei buruz eta zeinaren bitartez Direktiba zehatz batzuk indargabetzen diren (joan)
  • Europako Parlamentuaren 2012/05/25eko Akordioa Komisioari eskatuz bai zabortegien debekua bai birzikagarriak diren materialen errausketarekin bukatzea (joan)

Planifikatzaile eta kudeatzaile europarrek beti egin beharko dute pertsonen osasuna eta ingurumena gutxien kaltetzen duten tratamendu sistemen alde. Ba al zenekien Bergaran ezarriko denaren antzeko sistema bat "Jardunbide egokitzat" onartua izan dela eta horrela zabaltzen dela?

  • Atez Ateko hondakin bilketa selektiboa Jardunbide Eredugarri (joan)
  • Gipuzkoako eredua jardunbide egoki Bruselan (joan)

Eta, ba al zenekien Europako Parlamentuak Gipuzkoako kudeaketa eredu berria "Jardunbide Egoki" bezala hartzea aztertzen ari dela?

  • Gipuzkoako hondakinen kudeaketa jardunbide eredugarri Europan (joan)

ARTIKULUAK

BIDEOAK

GIDAK ETA MATERIAL ERABILGARRIAK