Zure iritzia garrantzitsua da eta horretarako hemen duzu, zuk erabiltzeko, herritarren postontzia. Udalari zeure kexa edo iradokizuna bidaltzeko erabil dezakezu, baita galderaren bat edo informazio-eskariren bat bideratzeko ere, eta, nola ez, udalari eskerrak eman nahi badizkiozu.
Adi: kontuan har ezazu, baldin zure kexa arrisku publikoren bati buruzkoa bada, Udaltzaingoaren 092 (Bergaratik kanpo ari bazara 943 779 106) edo larrialdietako 112 telefonoetan jakinarazi behar duzula.
Hemendik jasotakoak udala hobetzeko irizpide bezala hartu ahal izango dira, baina ez dute administrazio espedienterik sortuko. Espedientea sortzeko idazkia aurkeztu beharko da Udaleko erregistro orokorrean.
Ikus hemen Udalak nola jokatu duen horien aurrean.
* marka duten atal guztiak derrigor bete beharrekoak dira
Bergarako Udalak konpromisoa hartzen du datuak behar den moduan babesteko, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatzeko moduko gainerako arauterian ezarritakoaren arabera.