Ez dakizula hondakinak sailkatzen? Lasai, erraz ikasiko duzu-eta!
Aldaketak, edo berria den edozeri aurre egin beharrak, estualdiak eta hanka sartzeak eragin ohi dizkigu. Ez litzateke harritzekoa izango hondakinak inoiz sailkatu ez dituena, edota zorroztasun osoz aritu ez dena, bilketa selektiboarekin zertxobait larrituta egotea, bere egunerokoan eragingo diolakoan. Baina egoera horrek badu konponbidea:
Informartzea, norbere aldetik interesa jartzea eta, nola ez, behar denean laguntza eskatzea.
Bost hondakin-atal, Bost kolore
Bilketa selektiboan bost hondakin-atal bereizten dira eta bakoitzak bere kolore bereizgarria du: organikoa (marroia), ontzi arinak (horia), papera eta kartoia (urdina), beira (berdea) eta errefusa (grisa).
- Organikoa: nagusiki sukaldatutako zein sukaldatu gabeko janari hondarrek osatzen dute.
- Ontzi arinak: platikozko eta metalezko poltsa,ontzi eta poteak. Tetra brikak, aluminioko papera eta poliespana ere hondakin-atal honetan sartzen dira.
- Papera / Kartoia: egunkari, aldizkari, eskuorri eta kartoizko kaxa, bilgarri zein erretiluak.
- Beira: beirazko botila, kontserba-ontzi eta kosmetika produktuen ontziak.
- Errefusa: Birziklagarriak ez diren hondakinak dira errefusa. Adb: konpresa eta tanpoiak, pixoihalak, hautsa, zigarrokinak, etab.
Bergarako Udalak eta Debagoieneko Mankomunitateak hau guztia errazteko asmoz, beharrezko baliabideak herritarren eskura jarri ditugu, eta aurrerantzean ere bide horretatik jarraituko dugu herritarrei ahalik eta laguntza eta arreta zerbitzu egokiena eskaintzeko asmoz.
Horrez gain, hainbat online baliabide ere badaude eskuragarri honakinak bereizten laguntzeko, esaterako, Gaika izeneko mugikoretarako aplikazioa.
Jarraian errazten dizkizuegun bi dokumentu hauek era errazean eta oso grafikoki azaltzen dituzte hondakinak nola sailkatu eta zein ontzitan joan behar duen mota bakoitzak.
Botaiezu begirada bat! Ziur ia denak ezagutzen dituzula!
Hondakinak sailkatzeko GIDA
Hondakinak sailkatzeko HIZTEGIA
Hondakinak egoki sailkatzeko gida
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Hondakinak egoki sailkatzeko gida | 637.96 KB |
Atez ateko gida | 663.03 KB |