Hondakin gutxiago sortzeko hainbat aholku
- Egin konposta etxean. Hondakinik ez sortzeaz gain, bonifikazioa izango duzu hondakinen bilketa fakturan.
- Erosketak egiterakoan enboltorio gutxiago dituzten produktuak erosi.
- Arraindegira eta harategira tupperrarekin joan.
- Erosketak egiterakoan zure poltsa berrerabilgarriak eraman.
- Aurrez planifikatu egingo duzun erosketa, ahal duzun guztietan. Beharrezko edukiontziak eramateaz gogoratuko zara!
- Baserriko produktuak eta bertoko produktu naturalak kontsumitu. Horiek bai ez datozela plastiko eta kartoitan bilduta! (esnea, arraultzak...).
- Herriko dendan, zure konfiantzako dendariari galdetu nola egin dezakezun erosketa berdeago bat.
- Dudarik duzunean, jo informazio bulegora. Bertako informatzaileak guri laguntzeko daude-eta.
Konposta: era errazean egiten den ongarria
Bergaran bilduko diren hondakin organikoekin, konposta egingo da, gure udalerriko zona berdeetan ongarri erara erabili ahalko dena eta kanpora saldu ere egin daitekeena.
Zuk ere egin dezakezu! Debagoieneko Mankomunitateak doain irakatsiko dizu eta horretarako behar dituzun materialeak ere doain emango dizkizu.
Beheko bideoan informazio gehiago duzu konpostaz.