webmaster-k Ar, 2026-07-14 10:19-n bidalia
Bergarako Udal Euskaltegiak 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik duela jakinarazi nahi du. Euskara ikasi, hobetu edo egunerokoan gehiago erabili nahi duten herritar guztiek uztailaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera.
Aurrematrikula hainbat bideren bidez egin daiteke:
• Aurrez aurre, Bergarako Udal Euskaltegian (09:00etatik 16:00etara).
• Telefonoz, 943 76 44 53 zenbakira deituta.
• Posta elektronikoz, euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzita.
Informazio gehiago eta aurrematrikula:
Bergarako Udal Euskaltegia
943 76 44 53
euskaltegia@bergara.eus
Aurrematrikula egiteko azken eguna: uztailaren 17a.

