webmaster-k Az, 2026-09-30 10:04-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Lanbide bitartez peoi espezialista aldi baterako kontratatzeko eta lan-poltsa osatzeko deialdia.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira Eskola Graduatua edo Lanbide Heziketako erdi mailako teknikari edo hortik gorako titulazioa izatea.
Hauta-prozesuan parte hartzeko eskaera, eskabide-eredu ofizial eta normalizatuan egingo da, Bergarako Udalaren web-gunean (www.bergara.eus) “Udal lan eskaintza” ataletik modu elektronikoan edo BAZ bulegoan aurkeztu beharko dira 2026ko urriaren 2ra arte.
Informazio gehiagorako: https://www.bergara.eus/eu/node/22185

