Udalak lehiaketa-oposizio irekia deitu du Agorrosin eta udal eraikinetan garbitzaile lanetan aritzeko sei langile kontratatzeko. Kontratua finkoa eta lan-jardun partzialekoa izango da. Lanpostuak E sailkapen-mailako ofizioen langileriaren klasekoak dira. B1 mailakoa hizkuntza-eskakizuna, baina ez da derrigorrezkoa.

Lantokiak ez dira finkoak izango: orokorrean toki bat izango da erreferente, baina unean uneko premien arabera alda daiteke. Eguneko eta urteko dedikazioa eta ordutegia ere alda daitezke, lan-premiek eragindako ordu osagarriekin. Lan-kontratua partziala izango da, eta ordu osagarriekin osatuko da, egon daitezkeen premien arabera. Lan-egutegia eta ordutegia udalak finkatuko ditu urtero, lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien arabera.

Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz udalak deialdi honetan kontratatuko diren pareko eraikinetako garbitzaile lanpostu gehiago betetzea ere erabaki dezake, hutsik daudela eta dagokion lan eskaintza publikoan onartu eta argitara eman izan balu aurrez; alegia: Agorrosineko garbitzaileen, Ipintza instalazioetako garbitzaileen, eraikinetako garbitzaileen deitutako lanpostu gehiago.

Hautaketa-prozesua gaindituta, kontratu finkorik lortzen ez duten hautagaiekin lan-poltsa bat osatuko da, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Poltsa hori Agorrosin edo eraikinetan sortzen diren aldi baterako premiei erantzuteko erabiliko da, baita kategoria eta eginkizun parekoak izan daitezkeen lanpostuetakoei erantzuteko ere.

Deialdia eta oinarriak: https://www.bergara.eus/eu/node/22271

Arloa: