Udalak berak izan behar du euskara bultzatzen eredu. Gaur egun lan administratiboetan diharduten langile guztiak dira euskaldunak eta barruko funtzionamendua ere nagusiki euskaraz bideratzen da beti ere, euskaraz ez dakitenei euren eskubideak errespetatuaz. Hala ere, bada oraindik hobetzeko aukerarik. Honakoak dira etorkizunera begira udalak dituen apustu nagusiak:
- Barruko jardunean euskara ohiko hizkuntza gisa trinkotzea, bai ahoz eta bai idatziz.
- Kanpo kontratazioen bidez eskaintzen diren zerbitzuetan eta udalaren eta enpresen arteko harremanetan... erabilera indartzea
- Herritarrak ahoz zein idatziz udalarekin euskaraz jardun dezaten bultzatzea.