Euskararekin lotutako askotariko zerbitzuak eskaintzen dizkizugu:
- Aholkularitza edo laguntza teknikoa. Euskararekin lotutako edozein gairen inguruan: euskara ikasteko edo erabiltzeko aukeren gainean, izen-abizenak euskal grafiaz jartzeaz, leku-izenen idazkeraz, teknologia berrietan dauden aukerez…
- Zuzenketa edo itzulpena. Euskarazko testuak zuzentzea edo gaztelaniatik euskarara itzultzea. Baldintza batzuk bete behar dira.
- Dirulaguntzak: UEUn ikasten dutentzat, Udal Euskaltegitik kanpo ikasten dutenentzat eta Idazle Eskolako moduluak egiten dituztenentzat.
- Euskararen egoerari buruzko informazioa. Herriko hizkuntza egoeraren gaineko informazioa: datu orokorrak edo sektore jakin bati buruzkoak, gaitasunaren zein erabileraren gainekoak...
- Euskarazko baliabideak. Euskaraz bizi eta jarduteko materialak: euskarazko produktuen katalogoak, idatzi-ereduak, jolas eta kanten DVDak…