Derrigorrezko eskola-aldia bukatzean bergarar denek euskaraz ondo jakitea da helburua. Une honetan Derrigorrezko Hezkuntza D ereduan egiten dute herriko ume guztiek. Hala ere, Udalak bideratzen ditu hainbat ekintza ikastetxeen lanaren osagarri.
- Euskara maila hobetzeko errefortzu-saioak. Bi talde nagusiri bideratuak: alde batetik, ume eta gazte etorkinei eta, bestetik, bertan jaioak izan arren, euskara maila apala dutenei.
- Auto-gidari karneta euskaraz. Duela urte batzuetatik Bergarako autoeskoletan B-1 gida baimena euskaraz atera liteke. Debagoieneko udalen ekimenez bideratutako programa bati esker, hainbat material moldatu eta eskuratu dituzte auto-eskolek, paperean nahiz euskarri digitaletan, ikasleek beraien prestakuntza euskaraz egiteko aukera izan dezaten.