Familia da umeek hizkuntza ondo ikasteko biderik egokiena. Gurasoei transmisio horretan laguntzeko hainbat material eskaintzen zaizkie:

  • Haurdunentzako liburu eta DVDa 'Zorionak, ama izango zara' Haurdunentzako askotariko aholkuak eskaintzen ditu. Materiala emaginek banatzen dute ikastaroetan.

  • Familia izan berrientzako materiala. Hilero banatzen zaie umea izan berri duten familiei.

  • Euskarazko produktuen katalogoa. 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako produktuak dakartza. Gabon aurretik banatzen dira ikastetxeetara paperean. Interneten ere kontsulta dezakezu: www.katalogoa.eus

Ikus web helbide interesgarriak