Energia berriztagarriko iturriak dituzten autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari esker Bergarako Udalak bost instalazio fotovoltaiko jarri ditu
webmaster-k Og, 2026-02-19 10:14-n bidalia
Bergarako Udalak udal eraikinetan aurreikusitako bost instalazio fotovoltaikoak amaitu ditu. Eguzki-plakak Labegaraieta kiroldegian, Martinez de Irala eraikinean, Oxirondo azokan, Angiozarko udal-frontoian eta Osintxuko udal-frontoian dagoeneko jarrita daude eta instalazioak martxan jartzeko azken izapidea baino ez da falta: sareko konexiorako baimena jasotzea, Iberdrola enpresaren onarpenarekin.

