Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan demanda aurkeztu du Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak VALOGREENE PAPER BC, S.L enpresari Ingurumen Baimen Bateratua eman izanagatik, besteak beste, azken horrek Bergarako lurretan eraiki nahi duen plantari lotuta.

Prozesu hau hasi zenetik esan duen moduan, udal planeamenduaren defentsan eman beharreko pausuak egingo ditu Udalak. Izan ere, Udalak ulertzen du enpresa horri aipatutako baimena emateak, batetik, Bergarako udalbatzak aho batez onartutako Plan Orokorraren kontra egiten duela, eta bestetik, ez duela aintzat hartzen Bergarako hiri ordenamenduak dioenari jarraituz emandako kontrako hirigintza bateragarritasun txostena ere.

Ekainean bide administratiboa amaituta, epaitegietako bideari ekin dio Udalak urte hasieran, 2022. urteko azaroan jakinarazi zuen moduan.

Gardentasun irizpideari jarraituta epaitegian aurkeztutako demanda argitaratzea erabaki du.

*Oharra: Dokumentuan aipatzen diren eranskinak udaletxeko bulego teknikoan kontsulta daitezke.