Datorren martxoaren 26an, igandean, bertako zuhaitzen landaketa berri baterako deialdia egin du Kukubaso Elkarteak. Agirretxeberriko herri-lurretan izango da, Bergarako Udalarekin, Erreka Koop., Rural Kutxa eta Seo birdlifen laguntzarekin.

Haritzak, basaerramuak eta elorri zuriak landatuko dira nagusiki. Aurrez jarritako txori eta saguzar-kutxak ere gainbegiratuko dira, ia hegaldun lagunen arrastorik aurkitzen duten. Lursaila adin guztietarako da egokia.

Goiz ederra pasatzeko gonbidapena egiten du Kukubasok, eta proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango da. 

Aurrez izena eman behar da, martxoaren 23a baino lehen, https://labur.eus/xlqTk loturan dagoen formularioa beteta edo kukubasoelkartea@gmail.com helbidera idazita.                                         

Kontuan izan beharrekoak:

Ordua: 10:30ean
Elkartzeko lekua: Miguel Altuna berriko aparkalekuan https://goo.gl/maps/sdczz5vz3Wgoz4i39
Ura eta janaria: norberaren kontu
Arropa eta oinetakoak: mendiko botak edo ur botak. Arropa erosoa (eta euritako arropa, komeni bada).
Eskularruak eta tresnak: Kukubasoren kontu. Aitzurra daukatenek eramatea eskertzen da.

Iraupena: etxera itzuliko gara bazkaltzera.

 

Arloa: