Datorren otsailaren 25ean, larunbata, bertako zuhaitzen landaketa berri baterako deialdia egin du Kukubaso Elkarteak. Gorlako gainean dauden Erreziñategiko herri-lurretan izango da, Bergarako Udalarekin elkarlanean.

Pagoak landatuko dira nagusiki, urki, sagamin eta elorri zuriekin batera. Lursaila adin guztietarako da egokia.

Lanak amaitu ondoren hamarretarakoa egingo da Altsasu elkarketan.

Goiz ederra pasatzeko gonbidapena egiten du Kukubasok, eta proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango da. 

Aurrez izena eman behar da, otsailaren 23a baino lehen, https://labur.eus/PqFES loturan dagoen formularioa beteta edo kukubasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita.                                         

Kontuan izan beharrekoak:

ORDUA: 10:30
ELKARTZEKO LEKUA: Gorlako kantinako aparkalekua
URA ETA JANARIA: Ura norberaren kontu eta amaieran mokadutxoa Altsasu elkartean
ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko botak edo ur botak eta arropa erosoa (eta euritarako arropa, komeni bada)
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Kukubasoren kontu
IRAUPENA: Bazkal ordurako amaituko da

Argibideetarako kukubasoelkartea@gmail.com helbidera idatzi.

 

Arloa: