Apirilaren 30a arte, liztor beltzaren kontrako tranpak jarri dituzte herrian zehar. Liztor beltzari aurre egiteko beste pausu bat ematen du horrela Udalak, api kopurua murrizteko helburuarekin.

Guztira 50 tranpa ezarriko dira, eta horiek gune zehatzean jartzeko, 2018tik hona bilatutako apien kokapenak kontuan hartuta egin da. Langile batek hartu du lanaren ardura eta berak egingo du jarraipen osoa: tranpak jarri, jarraipena egin, datuak bildu (zenbat liztor hil diren eta zein espezietakoak) eta ondoren tranpak kendu. Behaketa astero egiten da.

Asiatik etorritako liztor mota hau ekosisteman eragiten ari da: bertako erle, intsektu eta eltxoak deusezten ari da. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu, Bergarako Udalak sustatu eta Gipuzkoako erlezainen elkartearekin elkarlanean egiten ari da lana. Udaltzainei dagokie liztorren gaineko jarraipena egitea; beraz, herritarren batek habiren bat aurkituko balu 092 zenbakira deitu behar du.

 

Arloa: