Hirigunean hainbat zuhaitz berrituko ditu Udaleko lorezaintza zerbitzuak
ogarro-k Al, 2014-01-27 14:24-n bidalia
• Igande goizean egoera fitosanitario kaskarrean zegoen zuhaitz bat erori zen Bideberrin. Udalak aurreikusita zeukan zuhaitz hau ordezkatzea baina eguraldiaren egoerak atzeratu egin ditu lanak.
• Udaleko Lorezaintza zerbitzuak etengabe dihardu lanean hiriguneko zuhaitzen osasuna monitorizatzeko, zuhaitzak noiz berritu detektatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko.
Aroztegin izango da "1808-1813 Inbasio napoleonikoak" erakusketa ibiltaria
ogarro-k Or, 2014-01-24 11:38-n bidalia
Erakusketa doan bisitatu ahalko da Aroztegi Aretoan urtarrilaren 29tik martxoaren 2ra. Bisita gidatuak nahi dituztenek, aurrez eman beharko dute izena.
Irekita 2014ko Bergarako Aratusteak iragarriko dituen kartel lehiaketa
ogarro-k Og, 2014-01-23 15:32-n bidalia
Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 3 da. Aurkeztutako lanen artetik irabazlea aukeratzeko epaimahai bat osatuko da. Epaimahai honek bozkan %60ko balioa izango du. Herritarrek bozkek, berriz, %40.
Herritarrek bozkatzeko epea otsailaren 5etik 9ra izango da eta webgune honen bitartez eman ahalko da botoa.
Kontsultatu lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
"Kotxea Garajean" programa aurkeztu du Udalak
ogarro-k Az, 2014-01-22 13:26-n bidalia
Kotxea garajean aparkatuz gero garajearen IBIan hobaria izango dute jabeek.