Minarekin bizi diren eta mina ekiditzea nahi dutenentzako tailerra antolatu da. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean astelehen arratsaldero Bergarako Gizarte etxean (jubilatuetan) izango da.

Tailerra gauzatuko den egunak urriaren 20 eta 27a, azaroaren 3 eta 10a, eta abenduaren 15a dira,  arratsaldeko 16:30etatik 18:30etarako ordutegiarekin.  Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza erdara izango da, nahi izanez gero galderak euskeraz planteatzeko aukerarekin.

Pertsona nagusiei zuzendua dago, mina jasan, mina kudeatzeko estrategiak ezagutu nahi edo mina duten pertsona batekin bizi direnenekin pentsatutako tailerra da.

Izena emateko San Joxepe elkartera zuzendu, urriaren 16aren aurretik, astelehenetik ostegunera 11:00ak eta 12:30ak bitartean, 943762140 telefonora deitu edo martxe48@telefonica.net idatzi.

Antolatzaileak Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuak eta San Joxepe elkartea dira, La Caixaren laguntzarekin.